XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TRANSFORMAZIO GEOMETRIKOAK HOMOLOGIA ETA AFINITATEA1.
Geometria Deskribatzailearen azterketan transformazio geometriko batzuek (batez ere homologiak eta afinitateak) duten garrantzia ikusita, komeni da lehen gaia transformazio horiei eskaintzea.
Gorputz eta gainazalen errepresentazioan gehien agertzen den lerroa zirkunferentzia izanik, bereziki aztertzen da konikekin homologikoki erlazionatuz.
Nahikoa elementuren bidez homologi sistema definituz gero, irakurleak kasu bakoitzeko elementuekin konika bat eraikitzen jakin behar du.
Horretarako irakurleari egile honen
2.
Geometriaren propietate grafikoak aztertzeko, oinarrizko elementu deitutako puntu, zuzen eta planoa izeneko kontzeptuak ezagutu behar dira.
Puntuak letra maiuskulaz,
Zuzenak letra minuskulaz,
Irudi geometrikoa, oinarrizko elementuen multzoa da.
Elementu hauek era sinpleenean biltzen baditugu, oinarrizko forma deitutakoak izango ditugu.
Honela sailkatzen dira:
Lehen motako oinarrizko formak.
1. Serie lerrozuzena: zuzen bateko puntuen multzoa.
2. Zuzen-sorta: puntu batetik igarotzen diren eta plano batekoak diren zuzen guztien multzoa.
3. Plano-sorta: zuzen batetik igarotzen diren plano guztien multzoa.
Bigarren motako oinarrizko formak.
1. Puntuzko planoa: planoko puntu guztien multzoa.
2. Zuzenezko planoa: plano bateko zuzen guztien multzoa.
3. Zuzenen erradiazioa: puntu batetik igarotzen diren espazioko zuzen guztien multzoa.
4. Planoen erradiazioa: puntu batetik igarotzen diren espazioko plano guziten multzoa.
Hirugarren motako oinarrizko formak.
1. Puntuzko espazioa: espazioko puntu guztien multzoa.
2. Planozko espazioa: espazioko plano guztien multzoa.
Izen desberdineko bi elementu bata bestekoa dira, bata bestean dagoenan edo bata bestetik igarotzen denean.
Adibidez, zuzena eta bertako puntu bat, planoa eta bertako zuzen bat, bata bestean daude.